(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

  • Noticia
  • 2010/03/12

CANeko Kontseilu Nagusiak Gizabidezko Banka Taldean integratzea onetsi du

CANeko Kontseilu Nagusiak, ezohiko bilkuran bilduta, goizean berretsi du CAN Gizabidezko Banka Taldean integratzeko prozesua. Proposamenak 29 boto izan ditu alde, bat ere ez aurka, eta abstentzio bakarra.

Nafarroako Kutxako lehendakari Miguel Sanzek, hitzaldian, honako hau esan du: “Bi giltza prozesu daude Nafarroako Kutxako etorkizunerako, gure sektorearen abangoardian kokatzen gaituztenak”, Talde Ekonomiko Kontsolidatu bat eratzea, eta estatutuen erreforma. Lehenbizikoari dagokionez, “aurrendaria bere sorreran”, ondorengo hau nabarmendu du: “Proiektu horrek zorrotz enpresakoak diren irizpideak ditu buru, eta bilatzen du, besteak beste, eraginkortasuna, enpresa osagarritasuna, lanak ez bikoiztea, eta nahi komun bat Gizabidezko Bankaren estrategia hedatzeko, gure lurralde naturaletatik gainerako merkatu nazionalera, eta bereziki, nazioarteko merkatura”. Estatutuak erreformatzeari buruz, iragarri du “laster onartuko dute, bai Ekonomia eta Ogasun Ministerioak, bai Nafarroako Gobernuak, bi administrazioek hitzartutako estatutuen testua”. “Bi prozesuak giltza dira Nafarroako Kutxako etorkizunerako, eta gure erakundea abantailako egoera batean kokatzen dute negozioaren, profesionalizatzearen eta gizartearekin dugun harremanaren ikuspuntutik; izan ere, aurrean dugun etorkizuna izugarri zorrotza eta lehiakorra izango da”, gehitu du
CANek Gizabidezko Bankaren Taldean dituen bi bazkideek ?CajaCanarias eta Caja de Burgos?, beren administrazio kontseiluek oniritzia eman eta gero, batzarrak bilduko dituzte (CANeko Kontseilu Nagusiaren parekoak dira horiek) martxoaren 25ean eta 27an, hurrenez hurren, behin betiko erabakia hartzeko. Hortik aurrera, erakunde gainbegiratzaileek onartzea falta izango da. Horien administrazio baimenak ezinbestekoak dira Talde Ekonomiko Kontsolidatu gisa lanean hasteko.
Gizabidezko Bankaren Taldeak 2009ko urrian egin zituen lehenbiziko urratsak. Orduan, Nafarroako Kutxa eta CajaCanarias erakundeek talde ekonomiko bat eratzea eta negozioak bateratzea hitzartu zuten. Gero, abenduan, Caja de Burgos sartu zen prozesu horretan. Hiru entitateek taldean integratzeko planean aurrera egiten duten bitartean, bi kutxa berrik egin dezakete bat proiektuarekin: Caja Ávilak eta Caja Segoviak joan den martxoaren 9an sinatu zuten asmoen protokoloa; dokumentu horrek hasiera eman zien taldean integratzeko behar diren ikerketa eta negoziazioei.
Integrazio formula Talde Ekonomiko Kontsolidatu bat sortzea izango da. Horrek emaitza kontsolidatuak edo bateratuak eskainiko ditu eta aukera emango du erakunde gainbegiratzaileen aurrean eta nazioarteko merkatuetan entitate bakar gisa agertzeko. Halere, kutxei aukera ematen die dituzten hainbat ezaugarriri eusteko ?marka, nortasun juridikoa, gizarte ekintza eta merkataritza sareen kudeaketa lurralde naturaletan?. Hartara, tokian tokiko sustraitzea betikoa izango da, bai eta sorterriko lurraldeen ekonomia-, gizarte- eta erakunde-garapenarekin duten konpromisoa ere.

Nabarmentzekoa Nabarmentzekoa

  • Kontseilu Nagusiak berretsi du CAN Gizabidezko Banka Taldean integratzea. 29 boto izan dira alde, bat ere ez aurka eta abstentzio bakarra.

KompartituKompartitu' />

  • Ikono Facebook
  • Ikono Twitter
  • Ikono meneame
  • Ikono Delicious
  • Ikono Digg

TVCAN

Ezagut ezazu

TVcan jaio da, Internet bidezko gure telebista, Gizabideko Bankaren istorioak sakonago jorratuko dituena.

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.