(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

  • Noticia
  • 2010/08/28

Banca Cívicak aliantza estrategikoak sinatu ditu Mary’s Center eta Ashoka gizarte entitateekin AEBetan

Banca Cívica taldeak aliantza estrategikoak sinatu ditu Estatu Batuetan Ashoka eta Mary's Center erreferentziako gizarte entitateekin, herrialde horretan Gizabidezko Banka bultzatzeko.

Akordio horren bidez, hiru erakundeek onurak elkarri ekartzea bilatzen dute: Ashoka eta Mary’s Center entitateek finantzabidea lor dezakete euren gizarte proiektuentzat, Banca Cívicak bere etekinen portzentaje bat ematen baitie bere bezeroek aukeratutako entitateei. Banca Cívicak onura du gizarte entitate horiek eredu hori sustatzen dutelako bere langile, bazkide eta boluntarioen artean.

Ashoka munduan lider den gizarte ekintzaileen sarea da. 1980an fundatu zenetik, funtsezko laguntza eman die 2.000tik gora ekintzaileri 60 herrialdeetan, bai eta milioi bat pertsona baino gehiagorengan eragin ere. Mary’s Center erakundeak osasun, gizarte eta heziketa zerbitzuak eskaintzen dizkie aseguru medikoa ez duten eta baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei. Oso garrantzitsua da Mary’s Center erakundearen lana. Izan ere, Estatu Batuetan, 48 milioi pertsonak ez dute osasun asegururik, hau da, jende askok oso zail dute laguntza mediko egokia jasotzea.

2009an, Estatu Batuetako hamar proiektuk jaso zituzten fondoak, Banca Cívica taldeko bezeroen aldetik, euren proposamenak garatzeko. Orain arte, 2010ean, guztira, Estatu Batuetako irabazi asmorik gabeko erakundeen 16 proiektu parte hartzen ari dira Banca Cívicaren gizarte parrillan, eta horien artean daude Ashoka eta Mary’s Center entitateenak. Banca Cívica taldearen helburua da Estatu Batuetan banku eragiketak egiten hastea 2011ko lehen hiruhilekoan, baldin eta beharrezko baimenak lortu badira ordurako.

 Banca Cívicak Estatu Batuetan aplikatuko duen negozio ereduak egun Espainian egiten ari dena hartuko du erreferentziatzat, honako ezaugarri hauekin: gizarte alderdian oso bermatuta dagoen finantza kudeaketa, kanal digital oso aurreratua, eta irabazi asmorik gabeko entitateen arteko elkarlan komertzial estua. Bezeroek bankuaren gizarte inbertsioaren helburua erabakiko dute –urteko etekinaren portzentaje bat izango da–, eta gizarte entitateek bezeroen oinarria handitzen lagunduko dute bere langile, bazkide eta boluntarioekin, eta horrela finantzabidea lortuko dute euren gizarte proiektuentzat.

Testuinguru horretan, Banca Cívica taldea bere aliantza estrategikoak formalizatzeko azken prozesuan dago, eta akordioak sinatzen ari da Estatu Batuetako irabazi asmorik gabeko talde garrantzitsu batekin. Hurrengo asteetan emango dira aditzera Banca Cívica taldeak Estatu Batuetan dituen aliantza estrategikoen sareko kideak.

Gizarte ekintzaileak: soluzioak mundu hobe baterako

Bill Drayton-ek fundatu zuen 1981n Ashoka, eta “gizarte ekintzaile” esapidea sortu zuen. Bill Draytonek hainbat aitorpen jaso ditu erakunde batzuetatik: Yaleko Unibertsitatea, Administrazio Publikoaren Sozietate Amerikarra eta Administrazio Publikoaren Akademia Nazionala; eta 2005ean Estatu Batuetako lider onenetakoa izendatu zuen EE UU News & World Report-ek. AEBetako presidente Bill Clintonek Nobel Saria jasotzeko proposatu zuen.

Ashokak proiektu bat aurkeztu du jada Banca Cívicaren gizarte parrillan, eta horretan finantzabidea bilatzen du gizarte ekintzaileei laguntzeko. Gizartearen arazo larrienetarako soluzio berritzaileak dituzten pertsonak dira gizarte ekintzaileak. Eskala handiko aldaketa ekarri nahi dute, sistema aldatuz arazoen soluzioak bilatu, eta gizartearen beharrak ez dituzte utzi nahi gobernuen edo enpresa sektoreen esku.

Banca Cívica taldearengandik jasotako finantzazioak baliabideak emango dizkio Ashokari bekak, zerbitzu profesionalak eta gizarte enpresaburuen mundu mailako sare boteretsua abiarazteko. Halaber, mundu mailan euren berrikuntzak zabaltzen laguntzen die. Gainera, Banca Cívica taldeak Ashokari lagunduko dio Espainian bere Youth Venture programa garatzen; “denok alda dezakegu mundua” ikuspegia gazteen artean zabaldu nahi du horrek.

Mary’s Center, gizarte programak baliabiderik gabeko pertsonentzat

1988an fundatu zuten Mary’s Center zentroa, Latinoamerikatik Washington DC-ra etortzen ziren emakume etorkinei laguntzeko helburuarekin. Jaio aurreko eta ondoko zainketak ematen zizkien, zehazki.  Denbora igaro ahala, ondoko esparruetara hedatu dute laguntza: familia osoarentzako zerbitzu medikoak eta haur, nerabe zein helduentzako gizarte eta heziketa programak. 2009an, Mary’s Center-ek 40 herrialdetatik etorritako 17.000 familiari baino gehiagori lagundu zien. Egun, hiru zentro ditu erakundeak Washington, DCko metropoli arean. Bertan artatutako pertsonen %82 jatorri latinokoak dira; milaka ama erditu dira bertan.

María Gómez Mary’s Center-en presidentea eta exekutibo delegatua da, eta hauxe esan du: “Banca Cívica taldearekin sinatu berri dugun aliantzak aukera gehiago eskaintzen dizkigu, ekonomia zein kultura alorrekoak, eta ahalbidetzen digu gure lana ezagutaraztea, baita gure erakundearentzako baliabideak lortzea ere, horiek lortzea gero eta zailagoa den honetan. Oso pozik nago Estatu Batuetan proiektu honen hasieraren zati izateagatik”.

María Gómezek fundatu zuen Mary’s Center. Etxe Zurian egiten diren bileretara gonbidatu ohi dute komunitate hispanoa ukitzen duten aferei buruz eztabaidatzeko. Izan ere, horixe izan zen Michelle Obamak, lehen dama gisa, bisitatu zuen estreinako gobernuz kanpoko erakundea.  Bertako gazteekin bilduta, hauxe esan zuen Michelle Obamak: “eskolaurreko zentro bat dute hemen, beste bat nerabeentzat, eta, horrez gain, laguntza ematen dute unibertsitateraino irits daitezen. Zentro komunitario batzuek, emakumeei zein umeei laguntzeaz gain, familia osoari laguntzen diote, eta horietako bat da hau. Eredu apartekoa eta garrantzi handikoa da, jarraitu beharrekoa. Zorte handia dute horrelako zentro bat dutelako eskura, eta herrialde osotik dauden komunitateek hemengoak bezalako baliabideak behar dituzte”.

 

Nabarmentzekoa Nabarmentzekoa

  • Ashoka gizarte ekintzaileen sare garrantzitsuena da munduan

  • Mary’s Center erreferentzia da Estatu Batuetan osasun alorreko zentro komunitarioen artean

  • Bi erakunde horiek Gizabidezko Banka bultzatuko dute AEBetan

KompartituKompartitu' />

  • Ikono Facebook
  • Ikono Twitter
  • Ikono meneame
  • Ikono Delicious
  • Ikono Digg

TVCAN

Ezagut ezazu

TVcan jaio da, Internet bidezko gure telebista, Gizabideko Bankaren istorioak sakonago jorratuko dituena.

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.