(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Caja Navarra experimenta un crecimiento interanual del 50,29% en volumen de gestión de parafinancieros para empresas
  • Noticia
  • 2010/08/25

Nafarroako Kutxak urtetik urterako %50,29ko hazkundea izan du enpresendako parafinantzarioen kudeaketa bolumenean

Egoera aldekoa ez den arren, gero eta enpresa gehiagok baliatzen dituzte tresna parafinantzarioak bere kudeaketan.

Hona hemen arrazoia: krisi garaian, parafinantzarioek laguntzen dute likideziari eusten; kobrantzak eta ordainketak ziurtatzen dituzte; aurrezki fiskalak bermatzen dituzte; eta materiala eta makineria alokatzeko aukera ematen dute enpresen baliabideak arriskuan jarri gabe.

Horren ondorioz, zerbitzu parafinantzarioetan Nafarroako Kutxak dituen negozioak %50,29ko hazkundea izan du urtetik urtera, 2010eko uztaileko itxieran. Aldi horretan, kudeatutako bolumena 441,9 milioi eurotik 664,1 milioira igo zen, uztaila itxi zenean.

Guztira, 25.513 enpresari ematen dizkie CANek zerbitzu horiek. Eskatuena, iaz %72,80ko hazkundea izan duena, confirminga da, enpresak bere hornitzaileei ordainketak kudeatzeko zerbitzu bat. Izan ere, zerbitzu horrek fakturak kobratzeko aukera eskaintzen du, epemugara heldu baino lehenago. Confirmingari dagokionez, 553,8 milioi euroko bolumenera heldu da CAN.

Badira beste bi tresna parafinantzario: alde batetik, factoringa, kobratu gabeko kobrantzak enpresa txiki eta ertainei ziurtatzen dizkien finantzatzeko alternatiba, eta, bestetik, leasinga, erosteko aukera eskaintzen duen alokairu eragiketa, enpresek produktuaren prezioa (makineria edo ondasun produktiboak) hasiera-hasieratik ordaindu behar izana saihesten duena.

Nabarmentzekoa Nabarmentzekoa

  • 25.513 enpresak kontratatu dituzte CANekin finantzaketa tresna horiek

KompartituKompartitu' />

  • Ikono Facebook
  • Ikono Twitter
  • Ikono meneame
  • Ikono Delicious
  • Ikono Digg

TVCAN

Ezagut ezazu

TVcan jaio da, Internet bidezko gure telebista, Gizabideko Bankaren istorioak sakonago jorratuko dituena.

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.