(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Nafarroako Kutxak Oekomen ‘prime’ kalifikazioa eskuratu du
  • Noticia
  • 2010/08/19

Nafarroako Kutxak Oekom-en ‘prime’ kalifikazioa eskuratu du

Oekom iraunkortasuneko rating agentziak 'prime' kalifikazioa eman dio Nafarroako Kutxari. Sariak sozialki arduratsua den inbertsio helburu gisa kokatu du entitatea. Oekom rating analisi agentzia ospetsuenetariko bat da munduan iraunkortasunaren alorrean.

Oekomek goreneko balorazioa eman dio Nafarroako Kutxari, bere gizarte, ingurumen eta ekonomia jokaera oso zorrotz aztertu ondoren. Agentziak inbertsio iraunkorreko konpainien eta produktuen sailean kokatu du CAN. Sailkapen horren ondorioz, CANen jaulkipenak errentagarritasun irizpideak ez ezik, iraunkortasun irizpideak ere erabilita aintzakotzat hartuko dituzte hemendik aurrera banku, kudeatzaile eta inbertitzaile konprometituenek, hau da, beren inbertsioak aukeratzen dituztenek.

Nafarroako Kutxari ‘prime’ sailkapena emateko, Oekomek hainbat alderdi aztertu zituen: komunitatearen parte-hartze eta kudeatze politikak, gardentasuna, ingurumen alorreko politikak (energia eta ur gastua, igorpenak, birziklatzea, etab.), baita gizarte alorrekoak ere, bai bere langileekin, bai gizartearekin, oro har, gauzatuak. Adibidez, langileen aukera berdintasuna, prestakuntza eta lanpostuen segurtasuna eta iraunkortasuna hartu zituen kontuan. Halaber, Oekomek Nafarroako Kutxaren hainbat jokaera aztertu zituen, besteak beste, zorrak itzultzeko arazoak dituzten bezeroekin izandakoa eta bazterkeria egoerak bizi eta finantza zerbitzuak eskuratzeko zailtasuna dituzten horiekin hartutakoa.

Iragan ekainean ebaluatu zuen Oekomek Nafarroako Kutxa, eta, horrekin batera, Europako beste 28 finantza entitate. Rating agentzia hori aurrendaria da munduan enpresak eta erakundeak aztertzen, iraunkortasun irizpideak erabilita. Bere ebaluazioek irizpide kritikoa ematen diete enpresa eta inbertitzaileei, eta, bestalde, enpresen kudeaketan gizarte eta ingurumen alderdiak integratzen laguntzen dute.

Nabarmentzekoa Nabarmentzekoa

  • Ratingo horrek nabarmendu du CAN goreneko mailako entitatea dela, sozialki arduratsuak diren inbertitzaileei gomendatua

KompartituKompartitu' />

  • Ikono Facebook
  • Ikono Twitter
  • Ikono meneame
  • Ikono Delicious
  • Ikono Digg

TVCAN

Ezagut ezazu

TVcan jaio da, Internet bidezko gure telebista, Gizabideko Bankaren istorioak sakonago jorratuko dituena.

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.