(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Banca Cívica taldeak 100 milioi euro inguru irabaziko ditu lehen seihilekoan
  • Noticia
  • 2010/07/29

Banca Cívica taldeak 100 milioi euro inguru irabaziko ditu lehen seihilekoan

Gaur lehen seihilekoa ixtean taldeak izandako emaitzen aurrerapenari buruzko informazioaren berri eman da Banca Cívicako administrazio kontseiluan. Kontuak behin betiko ixtea falta da, baina Banca Cívica taldeak 100 milioi euroko etekina izanen du, hor nonbait, lehen seihilekoa ixtean.

Banca Cívica taldeko hiru entitateek euren emaitzak kontsolidatu zituzten, lehen aldiz, uztailaren 1ean. Etekin hori Banca Cívicaren kapitalizazio plan organikoari egindako ekarpena izango da; izan ere, kapitulu garrantzitsu bat du emaitzetatik etorrita. Kapitalizazio plan organikoak, J. C. Flowers enpresaren operazioarekin batera, Banca Cívicaren Tier 1 indizea %11,7an kokatzea aurreikusten du 2010eko bukaerarako.

Aktibo osoa %1 hazi da, eta 44.926 eurotan dago orain. Bere aldetik, lehen sei hilean formalizatutako kreditua 2.000 milioi eurotara iritsi da. 1.450 milioi euro enpresa eta erakundeekin formalizatu da eta 550 milioi baino gehiago partikularrekin, gehienbat lehen etxebizitza finantzatzera bideratuta.

Aktiboaren kalitatea neurtzen duten adierazleek kutxen sektoreko batez bestekoa hobetzen duten zenbakiak agertzen dituzte. Horrela, hiru kutxen berandutza ratioa %4,51 da, sektoreak duen batez bestekoa %5,10 izanda. Bestalde, estaldura tasa, %65,7 da, sektorearen batez bestekoa baino askoz handiagoa (%57,3) .

Nabarmentzekoa Nabarmentzekoa

  • Etekin honek kapitalizazio plan organikoari lagunduko dio; horrek Tier 1 indizea %11,7an kokatzea aurreikusten du 2010eko bukaerarako

  • Banca Cívica taldeak uztailaren 1ean kontsolidatu ditu datuak

  • Lehen seihilekoan formalizatutako kredituak 2.000 milioi eurotara iritsi dira

KompartituKompartitu' />

  • Ikono Facebook
  • Ikono Twitter
  • Ikono meneame
  • Ikono Delicious
  • Ikono Digg

TVCAN

Ezagut ezazu

TVcan jaio da, Internet bidezko gure telebista, Gizabideko Bankaren istorioak sakonago jorratuko dituena.

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.