(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Estres testa: Banca Cívica taldeak %11,7ko Tier 1 indizea duela itxiko du 2010. urtea
  • Noticia
  • 2010/07/23

Estres testa: Banca Cívica taldeak %11,7ko Tier 1 indizea duela itxiko du 2010. urtea

Banca Cívica taldeak argitaratu berri diren estres testen gainetik begiratzen dio etorkizunari; izan ere, goizean iragarri denez, akordioa egin du JC Flowers & Co inbertitzaile iparamerikarrarekin. Finantza zerbitzuetan munduko handiena da hori, 10.000 milioi dolarreko inbertsioak edukita.

JCFk konpromisoa sinatu du zorraren 450 milioi euro hartzeko hilabeteko epean, Banca Cívica taldearen akzio bilaka daitezkeenak. Aliantza horri esker, Banca Cívica taldeak bikoiztu egingo du enpresa eta partikularrentzako kreditua, eta nazio zein nazioarteko mailan haztea bultzatuko du.

Argitaratutako testei dagokienez, Banca Cívica taldeak nota ona lortu du ingurunea hondatutako eszenatoki “estresatuan”. Eszenatoki horretan, Banca Cívica taldeak %7,6ko Tier 1 indizea luke, %25 ekonomia agintariek exijitutako mailaren gainetik (%6).

2010. urtearen hasieran abiatu zen kapitalizazio organikoaren planari esker estali dira “muturreko” eszenatoki horretako kapitalizazio beharrak. Plan horrek, JC Flowers inbertitzaile iparamerikarrarekin adostutako operazioarekin batera, %11,7an kokatuko du bere Tier 1 indizea urtearen bukaeran. Honakoak daude planaren barnean: etekinen ekarpenak, industria zorroaren desinbertsio selektiboak, jaulkipenak eta baliotan jartzea aseguruen arloetan izandako aliantzak. 2010ean biltzen ditu, halaber, hurrengo lau urtean espero diren galerak, baita taldearen kontuak kontsolidatzeko prozesuaren berezko kontu-doitzeak ere. Plan horrekin, Banca Cívica taldea blindatua dago ingurunea hondatutako “muturreko” eszenatokian ere.

.

Nolanahi ere, eta merkatuen konfiantza blindatzeko eta finantzazio kostuak murrizteko helburuz, Banca Cívica taldearen kontseiluak konpainia gaitu du, beharrezkoa izanez gero, edozein kapitalizazio mekanismo erabiltzeko, ekonomia hain modu azkar eta larrian hondatuko balitz 2010ean, balizko “muturreko” eszenatokian bezala.

Nabarmentzekoa Nabarmentzekoa

  • Eszenatoki estresatuan, Banca Cívica taldeak %25aren gainetik gainditzen du Tier 1 indizeak exijitutakoa (%7,6)

  • Kapitalizazioaren plan organikoarekin estaltzen dira muturreko eszenatokiaren kapital beharrak

  • JC Flowersekin izandako akordioak are gehiago sendotzen du taldearen kapital egoera

KompartituKompartitu' />

  • Ikono Facebook
  • Ikono Twitter
  • Ikono meneame
  • Ikono Delicious
  • Ikono Digg

TVCAN

Ezagut ezazu

TVcan jaio da, Internet bidezko gure telebista, Gizabideko Bankaren istorioak sakonago jorratuko dituena.

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.