Finantza sektoreko inbertsio enpresa sendoenetako batekin aliatu da Banca Cívica taldea
LORCA legeak aurreikusten dituen kapitalizazio mekanismo berriak erabiltzen dituen aurrezki kutxen lehen talde kontsolidatua da Banca Cívica taldea. Izan ere, bere kapitalean finantza sektoreko munduko inbertsio enpresa handienetako bat sar dadin egiten du: JC Flowers & Co (JCF) enpresa.
Inbertitzaile iparamerikar honek, mundu osoko hainbat finantza entitatetan 10.000 milioi dolarreko balioa duten inbertsioak dituenak, asmo karta bat sinatu du Banca Cívica taldeko zorraren 450 milioi euro izenpetzeko, taldearen akzio bilaka daitezkeenak. Zor hori %7,5ean ordainduko da, hau da, %0,25 FROBaren prezioaren azpitik. Asmo karta horrek zenbait mekanismo biltzen ditu, JC Flowers enpresak epe ertainean akziodunerian jarrai dezan.
Aliantza, zenbait astetako lanen ondorio izan dena, LORCAren erreforma onetsi ondoren gauzatu da; horrek kapital mekanismo berriak ezartzen ditu kutxentzat eta banku-SIPentzat. Taldeak kapitalaren merkatu pribatuetara joateko duen bokazioa berresten du –integrazio kontratuan biltzen da– JC Flowers Banca Cívica taldearen kapitalean sartzeak; horrek aukera emango dio, gainera, nazio zein nazioarteko mailan hazteko dituen planak bultzatzeko, baita enpresa eta partikularrentzako kreditu injekzio intentsu bat mantentzeko ere.
JCF finantza sektoreko munduko inbertsio enpresa handienetakoa da eta bulegoak ditu, bai New Yorken, bai Londresen. 11 herrialde baino gehiagotan kudeatu ditu inbertsioak, soilik finantza zerbitzuen industrian, 10.000 milioi dolarreko balioarekin. Epe ertain eta luzeko inbertitzailea da, proiektuak honako ikuspegi estrategiko hauetatik baloratzen dituena: kudeaketako taldearen gaitasuna eta hazteko potentziala. Chris Flowers-ek, JCF enpresako lehendakariak, honakoa adierazi du: “sakonki aztertu dugu finantza merkatu espainiarra, eta uste dugu Banca Cívica taldearen proiektua dela sendoenetakoa, baita nazioko zein nazioarteko mailan banku espainiarren artean hazteko potentzial handienetakoa ere, eta horregatik hartu nahi dugu parte horretan”.
Nafarroako Kutxak, CajaCanariasek eta Caja de Burgosek osatzen dute Banca Cívica finantza taldea da. Hazteko eredu berria garatu du, gizarte entitateekin egindako aliantzetan oinarritua; Banca Cívica taldeak bere bezeroei esaten die haiekin zenbat irabazten duen eta horiexek erabakitzen dute zer gizarte proiektu –gizarte entitateek aurkeztutakoen artean– finantzatu nahi duten etekin horien zati bat erabiliz. Gizarte entitateek lortzen dute hurbilen dituzten pertsonek taldeko bezero egitea, eta, horrela, euren proiektuak aukeratu eta finantzatzea. Taldeak 777 bulego ditu Espainiako 22 probintziatan banatuta. 4.500 langile ditu, 1,5 milioi bezeroren ia 45.000 milioi euro aktiboetan kudeatzen dituztenak. Berriki bere lehen bulegoa inauguratu du merkatu iparamerikarrean; izan ere, bere negozio eredua hara eramango du, eta 2011n hasiko da lanean finantza entitate gisa.
Banca Cívica taldearen eta JC Flowers enpresaren arteko akordioa dagokion due dilligence delakoari lotuta dago, eta inbertitzailearen gobernu organoek zein taldea osatzen duten kutxek onartu behar dute.
Operazioan Madrilgo Ramón y Cajal eta Remag Global bulegoek hartu dute parte –azken hori Ignacio Foncillasek New Yorken duen finantza aholkuen bulegoa da–.