(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Cancha Bulegoak

Eraberritzaileak gara Cancha bulegoen bidez

Irudi urratzailea erabiltzen dugu finantza merkatuan parerik ez duen filosofia ezagutarazteko: gizabidezko banka, bezeroei eskubideak lagatzea, herritar guztiei espazioak lagatzea.

Cancha bulego batek ohiko postuak kendu eta mahai biribilak jartzen ditu, finantza kudeaketari berezkoa zaion gehiagotasuna ezabatzeko; prentsa, liburuak, kafea eta Interneti lotutako ordenagailuak eskaintzen ditu, denak gustura egon daitezen bertan, finantza beharretarako ez ezik beste gauza batzuetarako ere erabil ditzaten;  haurrentzako txokoa ere badago, liburuak eta jokoak dituena, haurrek ongi pasa dezaten; kultur eta jolas jarduerak antolatzen ditu jende ororentzat; eta aretoak lagatzen dizkie bizilagunei, elkarteei eta, oro har, herritarrei, jendearen beharren eskura dagoen gune bilakatuta.



Cancha bulegoetan gauzatu egiten dira bezeroen eskubideak. Gizarte berrikuntzako txokoan, Nafarroako Kutxak haiekin irabazten dutena jakin dezakete bezeroek –Gizabidezko kontua–, Nafarroako Kutxan sortzen dituzten irabaziekin zer gizarte proiektu finantzatu erabaki dezakete, –Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu–, proiektuen garapena ezagut dezakete –Kontuak ematea– eta boluntario gisa aritu edo ez erabaki dezakete –Volcan–. 

Cancha bulegoak gune irekiak dira, herritar guztien eskura daudenak, bezero izan edo ez. Aisialdi eta kultur jarduerak egiten dira astero bertan: kontzertuak, erakusketak, ipuin-kontalariak, tailerrak, hitzaldiak... Gainera, liburuak partekatzeko eta askatzeko `bookcrossing´ mugimenduan parte hartzen dute Canchek.



Nafarroako Kutxako lehenengo Cancha bulegoa zabaldu eta urtebetera, I-Am Associates aholkularitza enpresa ingelesak Europako laugarren eredu berritzaileena aitortu zuen, banku bulego ereduei dagokienez, Europako finantza entitate guztien artetik. Azterketa EFMAk (The European Financial Management & Marketing Association) enkargatu zuen.


Cancha bulegoak

Cancha bulegoak

Areto bat erreserbatu nahi duzu?

Orain, areto bat erreserba dezakezu gure Canchetan, modu partikularrean erabiltzeko.

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.