Cancha 24h.

Can

Cancha 24 arretarako bulego esklusiboa da Nafarroako Kutxako online bidezko bezeroentzat. Zenbait kanaletan eta gizarte sare nagusietan aurkituko gaituzu zure finantza beharretan laguntzeko.

Gizabidezko Banka distantziarik gabe

Ezagutu zure finantza erakundearekin harremanetan jartzeko modu berria

Zerbitzu berri honetaz gozatu nahi duzu, Gizabidezko Bankak eskaintzen dituen abantaila guztiak izateaz gainera? Izan zaitez bezero orain.

Bezero egin nahi dut!
 

Cancha24, Nafarroako Kutxako online bezero berrientzako zerbitzu esklusiboa

Banku bulegora joateko denborarik inoiz ez duten horietako bat zara zu? edo ez duzu inoiz joateko gogorik? Nafarroako Kutxak Cancha24 zerbitzua eskaintzen du, finantza erakundeekin izan beharreko harremanak ulertzeko modu berria. Online bidezko bezero berriei soilik eskaintzen zaie zerbitzua, eta kanal eta gizarte sare desberdinen bidez (MSN Messenger, Facebook, Twitter, Skype...) jarri ahalko zara harremanetan kudeatzailearekin.

Orain, Nafarroako Kutxako bezero egiten bazara bere webgunearen bidez, zerbitzu berria baliatu ahalko duzu, baita Gizabidezko Bankak eskaintzen dituen abantaila guztiak gozatu ere. Gurekin izan beharreko kudeaketak arinagoak eta errazagoak izaten lagundu nahi dugu Nafarroako Kutxan, Internetek eskaintzen dituen abantailak zure eskura jarriz, baina bulego batean izan dezakezun tratu pertsonalizatua galdu gabe.

Cancha24 baliatu nahi duzu?  Egin zaitez online bezero!

Arreta pertsonalizatua zure finantza kudeatzailearekin Skype, Facebook, Twitter edo MSN Messenger kanalen bidez

Cancha 24 taldeko arreta pertsonalizatua jaso ahal izateko, ezinbestekoa da zuk Nafarroako Kutxako bezero egitea gure webgunearen bidez. Alta eskatzeko galdetegian zure identifikazio datuak Skype, Facebook, Twitter o MSN Messenger kanaletan eskatuko ditugu, ezinbestekoak izango baitira haien bitartez arreta eman ahal izateko.

Alta prozesua amaitutakoan, hots, online bezero zarenean, nor izango den zure kudeatzaile pertsonala jakinaraziko dizugu, zure esanetara egongo dena telefonoaren bidez, posta elektronikoaren bidez edo identifikatuta zauden gainerako kanalen bidez.

Honakoetan bagaituzu:

  • Skype
  • Facebook
  • Twitter
  • Msn

Finantza aholkulari talde espezializatua jartzen dizugu eskura Cancha24 zerbitzuan, zure finantza behar guztiak asetzen lagunduko dizuna nahiago duzun kanalaren bidez.

  • Silvia Larrea

    Silvia Larrea

  • Mauricio Martínez

    Mauricio Martínez

  • Jorge Ojer

    Jorge Ojer

  • Cristina Zubasti

    Cristina Zubasti

  • Mikel Barrenechea

    Mikel Barrenechea

Cancha24 zerbitzuari buruzko zalantzak dituzu? Argibide gehiago nahi duzu? Bete ezazu formulario hau, eta laster jarriko gara harremanetan zurekin.

Formulario de solicitar información

Nahiago baduzu, beste kanal batzuen bidez egin ahal dizugu arreta. Nahi duzun sarean zure erabiltzailea utzi besterik ez duzu egin behar.

(*) Eman beharreko datuak

Datu pertsonalak babestea.

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan eta hori garatzeko araudian ezarrita dagoenaren arabera, interesdunak badaki eta baimena ematen du bere datu pertsonalak BANCA CÍVICAn dauden fitxategietan sartzeko. Banca Cívica bera da fitxategiaren arduraduna, eta helbidea du Sevillako Plaza de San Franciscoko lehenean (41004 PK). Era berean, baimena ematen du datu horiek tratatzeko produktu eta zerbitzuei buruzko informazio eskaerei erantzuteko eta eskaera horiek kudeatzeko helburuarekin, bai eta komunikazioa eta interesdunekin harremanetan jartzekoarekin, baita bide elektronikoetatik ere.

Gainera, bezeroak badaki baimena baliogabetzeko aukera duela eta datuak eskuratu, aldatu, baliogabetu edo horien kontra egiteko eskubidea duela, indarrean dagoen legedian aurreikusita dauden baldintzetan. Hain zuzen, horretarako, idatziz jarri behar du harremanetan Bezeroaren Arretarako Zerbitzuarekin, edo Paseo de Recoletos pasealekuaren 37.ean, Madrilen (28004 PK), edo sac@bancacivica.es helbide elektronikoan. Emandako datuetan egon daitekeen edozein aldaketaren berri eman behar zaio fitxategiaren arduradunari. Eta, edozein kasutan, une oro emandako datuen egiazkotasuna eta zehaztasuna interesdunaren erantzukizuna izango da.